Gelana etiopiarrak urrezko domina lortu du emakumezkoen maratoian
16 urtez Olinpiar Jokoetako maratoirik irabazi gabe egon da Etiopia, Tiki Gelanak garaipena lortu arte. Priscah Jeptoo keniarrak zilarrezko domina lortu du eta Tatyana Arkhipova errusiarrak brontzeskoa.
Naiz.info
Londres
Tiki Gelana etiopiarra nagusitu da Olinpiar Jokoetako emakumezkoen maratoian. Priscah Jeptoo keniarra izan da bigarrena bost segundutara eta Tatyana Arkhipova errusiarra hirugarrena 22 segundutara.
2 ordu 23 minutu eta 7 segundu behar izan ditu Gelanak lasterketako 42 kilometroak betetzeko.
Etiopiak 16 urte zeramatzan emakumezkoen maratoi bat irabazi gabe Olinpiar Jokoetan. Azken aldiz, Fatuma Robak lortu zuen urrezko domina Atlantan.
Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian izango duzue.