Harrera beroa jaso dute Basque Team-eko kirolariek Bilbon
Ongi etorri beroa egin diete Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazita diren Maider Unda, Eli Pinedo eta Patricia Elorza Basque Team-eko kirolariei Bilboko aireportuan.
Londresko Olinpiar Jokoetan dominaren bat lortu duten Basque Team-eko kirolariak gaur iritsi dira Euskal Herrira. Brontzezko domina lortu zuen txapelketan Maider Undak, baita Eli Pinedo eta Patricia Elorza eskubaloiko jokalariek ere.
Harrera beroa jaso dute Bilboko aireportuan haiei ongi etorria ematera bertaratu diren hainbat pertsonen partetik.
Hauekin batera, Jorge Dueñas bizkaitarra ere iritsi da, Pinedo eta Elorzaren entranatzilea izan dena txapelketan zehar.
Unda eta eskubaloiko jokalariek lortutako dominak diziplina horietan euskal kirolariren batek irabazten dituen lehenak dira.