Motor-gidari donostiar bat zendu da Los Arcosen
Motorrarekin Los Arcosen istripuak eragindako zaurien ondorioz, Nafarroako Ospitalean zendu da D.S.L, 39 urteko donostiarra.
NAIZ.INFO
IRUÑEA
Iruñeako Gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra goizeko 10.00etan gertatu da, Bideko autobidearen (A-12) 58. kilometroan, Los Arcoseko irteeran. Motorzalea bidetik atera da eta segurtasun hesiaren aurka hartu du kolpea.
Motor-gidari donostiarra konorterik gabe zegoen larrialdi zerbitzuek artatu eta Nafarroa Ospitalera eraman dute. Bertan zendu da ordu batzuk beranduago.