INFO

Ehunka gasteiztarren aurrean aurkeztu dute Baskonia

Urtero legez, denboraldi honetako Caja Laboral Baskonia saskibaloi taldea aurkeztu dute. Ehunka herritar izan dira bertan.

Baskoniaren aurkezpena Gasteizko herritarren aurrean. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Gasteizko Plaza Berrian izan da Caja Laboral Baskoniaren herri-aurkezpena. Ehunka gasteiztarrek plaza bete dute, beren jokalari faboritoak bertatik bertara ikusteko. Aurkezpenaren ondoren, jokalariak autografo ugari ere sinatu dute.

Horrez gain, musika, jokoak eta leihaketa desberdinak ere izan dira.