Langile bat hil da Astigarragan, lan istripu baten ondorioz
Langile bat hil da Astigarragan, Ergobiako harrobian hareazko zulo batera erori ondoren. 40 urte zituen. Biharko elkarretaratzea deitu dute bere lankideek.
Lan istripu baten ondorioz, langile bat hil da gaur goizean Astigarragan, Zubigain auzoko harrobian. Hareazko zulo batean harrapatuta gelditu da hormigoia fabrikatzen zuen lantegi batentzako jarduten zuen behargina.
Ezbeharra 10.35ean izan dela argitu dute suhiltzaileek eta hildakoa zulo batean harrapatuta geratu dela ere ziurtatu dute. Hala ere, ezin izan dute gertatutakoaren inguruko xehetasun handiagorik eman.
Hildakoak 40 urte zituen eta Calcinor taldeko Aizkibel SA enpresarentzat egiten zuen lan.
Bere lankideek lanuztea egingo dute bihar eta istripua izan den tokian elkarretaratzea, goizeko 11.00etan.