INFO

Bilbao Basket hobea izan da Ilunben (65-72)

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek ez du amore eman partida bukaerarte, baina lehen zatian irekitako tartea ondo kudeatzen asmatu dute bizkaitarrek.

Gogor lehiatu dira bi taldeak Ilunben. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Gescrap Bilbao Basketek denboraldiko lehen euskal derbia irabazi du Gipuzkoa Basketen kontra (65-72). Bizkaitarrak nagusi izan dira lehen zatian eta irekitako tartea baliatu dute Ilunbetik garaile irtetzeko.

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek zailtasunak sortu dizkie bilbotarrei hirugarren laurdenean eta azken minutuetararte ez dute amore eman. Hala ere, ezin izan diote markagailuari buelta eman eta etsita bukau dute. Gipuzkoarrek oraindik ez dute partidarik irabaztea lortu denboraldi honetan.