INFO

Realak Espanyolen kontra galdu du Anoetan (0-1)

Colottok korner batean egin du partidako gol bakarra bigarren zatiko 32. minutuan. Espanyol baino hobeago jokatzen ari zirenenean jaso du gola Realak. [Partidaren xehetasunak]

Realeko jokalariak buru makur partida bukaeran. (Andoni CANELLADA 7 ARGAZKI PRESS)

Realak bigarren partida galdu du jarraian Anoetan. Espanyolek Colottok lortutako gol bati esker eraman du garaipena.

Bigarren zatiko 32. minutuan jaso dute gola donostiarrek, jokoan nagusitzen ari ziren unean, hain zuzen ere. Realak ez du gaizki jokatu, baina porrotak hautsak harrotu ditu. Anoetako harmailetatik Montanier entrenatzailearen aurkako ohiuak entzun dira.