Caja Laboralek agur esan dio Top 16an sartzeari, Zalgirisen aurka jipoia hartuta
Caja Laboralek Euroligako Top 16an sartzeko aukerak galdu ditu gaur, Zalgiris Kaunase talde lituaniarraren aurka jipoia jasota (82-45) [Partidaren xehetasunak].
NAIZ.INFO
VILNIUS
Zan Tabak entrenatzaile berriak ezin izan du garaipen batekin hasi bere ibilbidea, talde gasteiztarrak kolpe handia jaso baitu Lituanian jokatutako partidan (82-45).
Bigarren fasera igarotzeko aukera txikiek alde eginak zeuden aurreneko 40 minutuak igarotzerako, baskoniarrek oso itxura eskasa eman baitute.
Aurreneko laurdena 22-12 bukatu da, eta ordutik aurrera aise eutsi diote lituaniarrek abantailari.
Kontsulta itzazu partidari buruzko datuak NAIZen webgune berezian.