Xala eta Barriolak txapelketako bigarren neurketa irabazi dute
Tolosako Beotibat pilotalekuan jokatu duten neurketa irabazi dute Xala eta Barriolak Gonzalez eta Zubietaren aurka (22-17). Modu horretan, ligaxkako bigarren puntua lortu dute.
NAIZ.INFO
TOLOSA
Gaur ekin zaio Binakako txapelketako ligaxkako bigarren jardunaldiari Tolosako Beotibar pilotalekuan Xala-Barriola / Gonzalez-Zubieta neurketaren. Lehenak suertatu dira garaile (22-17), modu horretan txapelketako bigarren puntua lortu dute.
Gonzalez eta Zubietak, aldiz, neurketarik irabazi gabe jarraitzen dute gaurko porrotaren ostean.
Bihar Olaizola II-Ibai Zabala / Bengoetxea VI-Beroiz bikoteen arteko partida jokatuko dua Iruñeako Labrit pilotalekuan.