Gizonezko bat hil da Muskizen gertatutako auto istripu batean
Ezbeharra arratsaldeko 16.00etan izan da A-8an eta auto-ilarak sortu dira Bilbora bidean.
Naiz.info
Bilbo
Gizonezko bat hil da Muskizen A-8 autobidean izandako auto istripu batean. Ertzaintzak ezagutzera eman duenez, bihotzekoak jota hil da.
Istripu berean beste hiru pertsona zauritu egin dira eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. Istripuaren eraginez auto-ilarak sortu dira.