28 urteko eskiatzaile elorriotar bat zauritu egin da Belaguan, erorikoa izan ondoren
Elorrioko 28 urteko eskiatzaile bat zauritu egin da Belaguan, Lakartxela mendiko hegal batetik erorita.
NAIZ.INFO
IRUÑEA
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, erorketa izan duen gaztearen lagunek eman dute istripuaren berri, eguerdiko 12.30ak inguruan. Belaguako Lakartxela mendian jazo da ezbeharra.
Ondoren, helikoptero batek eta Guardia Zibilak osatutako talde batek erreskatatu du 28 urteko gazte elorriotarra.
Nafarroako Ospitalera eraman dute, erorketaren ondorioz dituen zauri eta kolpeak artatzera.