INFO

Apaizaren oniritzia jasota, itxialdia aste osoan luzatuko dute Gasteizen

Gasteizko eliza batean itxialdia burutzen ari diren gazteak apaizarekin bildu dira goizean haien asmoak azaltzeko. Bere oniritzia jaso dute eta ekimena aste osoan luzatzeko asmoa agertu.

Itxialdian parte hartzen duten gazte eta herritarrak, Gasteizko elizan. (GAZTEIRAULTZA.INFO)

1976ko martxoaren 3an Polizia espainolak Gasteizen hil zituen 5 langileen heriotzaren urteurrena ospatu zen atzo, eta hainbat gaztek itxialdia abiarazi zuten Arabako hiriburuko eliza batean.

Gaua bertan eman dute eta goizeko lehen orduan apaizarekin batzartu dira haien asmoak helarazteko.

Gazte mugimenduak jakitera eman duenez, honek bere oniritzia eman die eta, beraz, itxialdia aste osoan luzatzea erabaki dute.

Haien arabera, apurka-apurka gero eta jende gehiago ari da hurbiltzen elizara –atzokoan etxe kaleratzeen kasuekin kaltetuak direnei eta langabezian daudenei bertaratzeko deia egin zieten–.