INFO

Athleticek Rayo Vallecano gainditu du eta lehen postuan jarraitzen du

Zuri-gorriek Emakumezkoen Lehen Mailako lehen postuan jarraitzen dute 3 eta 2 irabazi ondoren. Realak 2 eta 0 galdu du Prainsaren zelaian eta Lagunak taldeak jipoi gogorra jaso du Bartzelonaren kontra (0-11).

Garaipen garrantzitsua eskuratu dute zuri-gorriek. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Athleticek garaipen garrantzitsua eskuratu du Rayo Vallecanoren kontra. 3 eta 2 irabazi dute zuri-gorriek eta hiru puntutako aldea mantentzen dute sailkapeneko bigarren postuan kokaturik dagoen Bartzelonarekiko.

Kataluniarrek ez dute parkatu jardunaldi honetan eta sekulako jipoia eman diote Lagunak taldeari. 0 eta 11 irabazi dute. Realak ere ezin izan du punturik atera eta esku hutsik itzuli dira 2 eta 0 galdu ondoren Prainsaren kontra.