Esprinterrentzako etapa egokia Euskal Herriko Itzulian
Elgoibarren abiatu eta Gasteizen amaituko den Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa esprinterrentzako da egokia. Gerrans sailkapen nagusiko lidergoa mantentzen ahaleginduko da.
NAIZ.INFO
GASTEIZ
Bigarren etapa lehiatuko da gaur Euskal Herriko Itzulian, Elgoibar eta Gasteiz artean. Simon Gerrans da sailkapen nagusiko liderra, atzokoan esprintean nagusitu baitzen.
Gaurko perfilak ere lasterketa modu berean amaituko dela iradokitzen du. Bost mendate igo beharko dituzte, bi bigarren mailakoak eta hiru hirugarrengoak. Mendate gogorrenak, gainera, lasterketaren haseran gainditu beharko dituzte.
Etapa arratsaldeko 17.15ean amaitzea espero da.