Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Villatuertan
Milaka lagun bildu dira Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak euskara Euskal Herri osoan ofiziala izatea aldarrikatzeko Villatuertan antolaturiko jaialdian.
«Euskal Herria josten» lemapean milaka lagunek bat egin dute Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak Villatuertan antolaturiko jaialdian.
Ohar batean gogora ekarri dutenez, jaialdiaren laugarren edizioa da. 2010ean Artaxoan egin zuten, 2011an Mendigorrian eta Larragan 2012an. Ildo horretan, parte-hartzea handituz joan dela azpimarratu dute eta aurten inoiz baino egitaraua oparagoa izan dutela.
Egunean zehar, musika, tailerrak, ipuin-kontaketak eta herri-kirolak izan dira eta euskaraz ikastea posible egin zuten gurasoak omendu dituzte.
Jaialdiaren helburua Euskal Herria osoan euskararen ofizialtasuna lortzea dela adierazi dute.