Laboral Kutxak irabazi du Bilbao Basketen aurkako derbia (73-93)
Ni euskal taldeen aurkako derbia jokatu da gaur ACB Ligan. Laboral Kutxak irabazi du Bilbao Basketen aurkako neurketa 20 puntuko aldea lortuz (73-93).
NAIZ.INFO
BILBO
Atzeratutako neurketa jokatu dute gaur Miribillan Uxue Bilbao Basket eta Laboral Kutxak. Gasteiztarrak nagusitu dira 20 puntuko aldea lortuz (73-93).
Modu horretan, sailkapen orokorreko bigarren postuan mantentzen da Zan Tabaken taldea. Beltzezko gizonek, aldiz, gero eta zailago dute Valentziari laugarren postua kentzea.
Biak izango dira soilik hurrengo denboraldian ACBn lehiatuko duten euskal taldeak.