Rosbergek Vettel eta Webber gainditu ditu Monakon
Mercedez taldeko gidari alemaniarrak sailkapenetan lortutako lehen postuari eustea lortu du lasterketa osoan zehar.
Naiz.info
Nico Rosberg alemaniarrak irabazi du Monakoko Sari Nagusia, denboraldiko seigarren proba. Mercedes taldeko gidariak Red Bull taldeko Sebastian Vettel eta Mark Webber sailkapenetan lortutako lehen postuari eutsita.
Rosbergek historia egin du Monakon, orain dela 30 urte Keke Rosberg bere aitak, gaurko egunez garaipena lortu baitzuen zirkuitu berean.