Nico Rosberg alemaniarrak irabazi du Britainia Handiko Sari Nagusia
Mercedes taldeko Nico Rosberg izan da azkarrena Britainia Handiko Sari Nagusian, 1 Formulako Munduko txapelketaren zortzigarren proban. Haren ondotik sailkatu dira Mark Webber (Red Bull) eta Fernando Alonso (Ferrari). [Lasterketaren xehetasunak]
NAIZ.INFO
LONDRES
Silverstoneko zirkuitoan izan den lasterketan eskuratu du Nico Rosberg alemaniarrak Munduko txapelketako bigarren garaipena.
Haren ondotik gurutzatu dute helmuga Mark Webber australiarrak eta Fernando Alonso espainiarrak.
Lasterketa bukatuta, Sebastian Vettelek jarraitzen du lider –erretiratu egin da, lehen postuan zela–, 132 punturekin. Fernando Alonso (111) eta Kimi Raikkonen (98) dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren.
1 Formularen inguruko xehetasunak NAIZen webgune berezian daude ikusgai.