San Juan, Hibaika eta Orio arituko dira emakumezkoen Euskotren Ligan Zumaiarekin batera
Zumaiak aise irabazi du Donostiako bandera. San Juan, Hibaika eta Oriok Euskotren Ligarako sailkapena eskuratu dute.
Naiz.info
Donostia
Ez da ezustekorik gertatu Donostiako banderan eta Pedreñako estropadan indartsuenak izan ziren taldeek ez dute hutsik egin. Zumaia nagusitasun osoz gailendu da banderan eta San Juan Hibaika eta Oriok emakumezkoen Euskotren Ligan lehiatzeko txartela eskuratu dute.
Bizkaia taldea kanpoan geratu da.