Presoen senideek jasaten duten «zigorra» salatu dute hondartzetan
Euskal Herriko bost hondartzetan giza kateak egin ditu Etxerat elkarteak eguerdian eta euskal presoen eskubideen aldarriaz gain, senide bezala pairatu behar duten «zigorra» ere salatu dute.
Naiz.info
Bilbo
Etxerat elkarteak giza kateak burutu ditu igande eguerdian Euskal Herriko bost hondartzetan. Hain zuzen ere, Plentzia, Laida, Zarautz, Donostia eta Hendaiako hondartzetan ehunka lagun batu dira euskal presoen senideek jasan behar duten «zigorra» salatzeko.
Aldi berean, esku-orriak banatu dituzte presoen eskubideen urraketak ezagutarazteko hondartzan zegoen jendearen artean.