Zumaiak jaun eta jabe jarraitzen du Euskotren ligan
Ez da zalantzarik Zumaia dela Euskotren ligako traineru indartsuena, eta gaur erakutsi du berriz ere bigarrenari, Hibaikari, 13 segundoko aldea aterata.
NAIZ.INFO
Zarautz
Euskotren ligako estropadetan lehen postuak izen bakarra duela dirudi, Zumaia izan da berriz ere nagusi, gaur Zarautzen, eta berak eraman ditu lehen postu horri dagozkion lau puntuak. Hibaika izan da bigarren ia 13 segundora eta San Juan hirugarren 17ra. Azken postua Orioko neskentzat izan da.