Agin Laburuk eskuratu du finalaurrekoetarako txartela Markinako saioan
Agin Laburu izan da garaile Markina-Xemeinen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren kanporaketan eta, hortaz, finalaurrekoetarako txartela eskuratu du.
NAIZ.INFO
BILBO
880 ikusleren aurrean jokatu da bigarren kanporaketa, Markinako pilotalekuan, eta Agin Laburu izan da garaile, 699,5 puntu erdietsita.
Haren atzetik sailkatu dira Jone Uria (677), Onintza Enbetia (623), Eneko Abasolo (599,5), Eneko Fernandez (598) eta Beñat Ugartetxea (577,5).
Garaipen honen ondoren, Laburuk azaroaren 16an kantatuko du Oiartzunen jokatuko den finalaurrekoan, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin.