INFO

Osasunak galdu egin du Sevillaren kontra jokatutako partidan (2-1)

Epaileak txartel gorria erakutsi dio Damiari lehen zatiko 34. minutuan eta erabakiak partida baldintzatu du. Bat gehiagorekin bi gol egin ditu Sevillak bigarren zatian eta bost minutu falta zirenean lortu du Oriol Rierak Osasunaren gola. [Partidaren xehetasunak]


Osasunak lan handia egin duen arren, ezin izan du punturik lortu Sevillaren kontra jokatutako partidan (2-1). Bat gutxiagorekin aritu behar izan da bigarren zati osoan zehar eta gehiegi izan da nafarrentzat. Epailearen erabakiak guztiz baldintzatu du partida. 34. minutuan txartel gorria erakutsi dio Damiari eta hortik aurrera, nafarrak defentsa lanetara mugatu behar izan dira.

Bigarren zatiaren hastapenean iritsi da Sevillaren gola Rakitic-en eskutik eta Jairo-k egin du bigarrena hogei minutu beranduago. Bost minuturen falta zirenean Oriol Rierak gola egin du eta andaluziarrak estu hartzen saiatu dira nafarrak. Hala ere, ez dute azken orduko golik egiteko aukerarik sortu.