Igor Elortza garaile Tolosako finalaurrekoan
Tolosako Usabal kiroldegian jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoan, Igor Elortzak eskuratu du lehenengo postua, 722 punturekin.
@ane_arruti
Tolosa
Igor Elortza durangarrak zuzeneko txartela eskuratu du bigarren itzulirako. Bete-bete egindako Usabal kiroldegian 722 puntu eskuratuta. Gainerako bertsolariak hurrenkera honetan sailkatu dira: 667,5 Iñigo Mantzizidor "Mantxi", 649 Unai Iturriaga, 649 Etxahun Lekue, 638,5 Jexux Mari Irazu, 638 Amaia Agirre.
Lehenengo itzuliko beste bi finalaurrekoak datorren asteburuan jokatuko dira, Oiartzun eta Murgian, eta hemezortzi bertsolarik egingo dute aurrera, bigarren itzulira.