Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du Manresan (64-69)
Bilbao Basketek denboraldiko seigarren porrota jaso du Unicajaren kontra (68-75) eta Gipuzkoa Basketek galdu egin du azken jokaldian Tenerifen (76-75). [Sailkapenak]
NAIZ.INFO
BILBO
Laboral Kutxak denboraldiko hirugarren garaipena jarraian lortu dute Endesa Ligan, Bruixa d'Or Manresari 64 eta 69 irabazita. Jardunaldi honetan irabazi duen euskal talde bakarra izan da.
Gipuzkoa Basketek eskura izan du ligako laugarren garaipena lortzea, baina azken segundoetan akats nabarmenak egin dituzte eta puntu bakarragatik galdu dute Tenerifen (76-75).
Bilbao Basketek ere galdu egin du etxean Unicajaren kontra (68-75). Bilbotarrak nagusi izan dira lehenenego zatian, baina Unicajak markagailua irauli egin du azkenengo laurdenean.