INFO

Iraolak kontratua berritu du Athleticekin 2015era arte

Andoni Iraola jokalari usurbildarrak kontratua berritu du Bilboko taldearekin. Athleticen jarraituko du 2015eko ekainaren 30era arte.

Andoni Iraola, pasa den astean Bartzelonaren aurka jokatutako norgehiagokan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Iraola (Usurbil, 1982) 16 urte zituela heldu zen Lezamara Donostiako Antiguokotik eta 2003ko abuztuaren 30ean egin zuen debuta lehenengo taldearekin Bartzelonaren aurka San Mamesen jokatutako norgehiagokan, Ernesto Valverde egungo entrenatzailearen aginduetara.

Hamaikagarren denboraldia du aurtengoa usurbildarrak Athelticekin eta ezinbesteko jokalari bihurtu da. Orain, 2015era arte berritu du kontratua.