Israelgo Armadak palestinar bat hil eta beste sei zauritu ditu Jeninen
Armada israeldarrak palestinar bat hil du eta beste sei zauritu ditu Jeninen, bertan abiatutako sarekada baten ondoren.
Naiz.info
Jenin
Israelgo Armadak sarekada abiatu du hainbat palestinarren aurka. Kalez jantzitako hainbat Polizia espetxean den palestinar baten etxean sartu dira. Bizilagunek identifikatu egin dituzte israeldarrak eta aurre egin diete.
Israeldarrek laguntza eskatu eta 25 ibilgailu militar bertaratu dira. Tiroka hasi dira orduan israeldarrak eta sei lagun zauritu eta beste bat hil dute.
Israelgo Armadako eledun baten arabera, «soldaduek bere buruaren defentsan» egin dute tiro.