Titin eta Merinok mendean hartu dituzte Ezkurdia eta Zabaleta
Bikote errioxarrak lan asko egin behar izan du txapelketako lehen puntua lortzeko, baina azkenean garaipena lortu dute (22-19).
NAIZ.INFO
Bilbo
Titin eta Merinok Binakako txapelketako lehen garaipena lortu dute Eibarko Astelena pilotalekuan. 22 eta 19 irabazi dute Ezkurdia eta Zabaletaren kontra.
Errioxarrek defentsa lan bikaina egin dute eta bi gazte nafarrek egindako hutsak baliatu dituzte partida irabazteko.