Luis Leon Sanchez txirrindularia fitxatu du Caja Rural taldeak
Caja Rural talde nafarrak jakitera eman duenez, denboraldi baterako fitxatu du Luis Leon Sanchez txirrindulari murtziarra. Taldeko «erreferenteetako» bat izango da.
NAIZ.INFO
IRUÑEA
Ohar bidez Caja Ruralek jakinarazi duenez, 30 urte dituen txirrindularia datorren astelehenean aurkeztuko dute ofizialki, Iruñean.
Luis Leon Sanchezek irabazitakoen artean daude, besteak beste, Tourreko lau etapa, Paris-Niza bat, bi aldiz Donostiako Klasika edota erlojuz kontrako Espainiako txapela lau aldiz jantzi izana.
Azken fitxaje honekin, dagoeneko 19 txirrindulari ditu Caja Rural taldeak datorren denboraldirako.