Bilbao Basketek galdu egin du Valentziaren aurka (80-83)
Bilbotarrek azken minutuetan galdu dute partida, Valentziak jokaldi erabakigarrietan asmau duen bitartean etxekoek huts egin dute.
NAIZ.INFO
BILBO
Bilbao Basketek porrot mingarria jaso du etxean Valentzia Basket indartsuaren kontra (80-83).
Bilbotarrek eskura izan dute garaipena. 80-78 joan dira irabazten azken minutuan, baina erabaki txarrak hartu dituzte eta Valentziak berriz, ez du hutsik egin.