Olaizolak eta Aretxabaletak bostgarren garaipena lortu dute
Asegarceko bikoteak orain arte jokatutako partida guztiak irabazi ditu eta 22-17 gainditu dituzte Titin eta Merino Logroñoko Adarraga pilotalekuan.
NAIZ.INFO
BILBO
Aimar Olaizolak eta Andoni Aretxabaletak Binakako Txapelketako bost norgehiagokak irabazi dituzte eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute.
Olaizola eta Aretxabaleta 10 eta 2 irabazten hasi dira Adarragan. Titin eta Merino suspertu egin dira 16-11 eta 17-13 hurbildu dira markagailuan. Partida bukaeran errioxarrak 20-17 gerturatu dira, baina une erabakigarrienean Oliazolak eta Aretxabaletak ez dute hutsik egin eta norgehiagoka irabazi dute (22-17).