Athleticen eta Realaren garaipenak
Zuri-gorriek 1 eta 2 irabazi dute Espanyolen zelaian. Zubietan berriz, Realak Atletico Madril gainditzea lortu du (3-2).
NAIZ.INFO
BILBO
Athleticek eta Realak garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Emakumezkoen Lehen Mailan. Zuri-gorriek 1 eta 2 irabazi dute Espanyolen zelaian eta Realak Atletico Madril gainditu du Zubietan (3-2).
Garaipenarekin Athleticek sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du. Bartzelonarengatik sei puntutara daude zuri-gorriak, kataluniarek ere irabazi egin baitute Granadan (0-3).
Reala berriz, zortzigarren postuan kokatu da lortutako hiru puntuei esker. Kopa jokatzeko aukera ematen du eta toki horretan mantentzea izango da txuri-urdinen helburua.