Realak garaipen garrantzitsua lortu du Zubietan
Realak 2 eta 0 irabazi du Fundacion Cajasol San Juan taldearen aurka Zubietan. Aintzane Encinas eta Nahikari Garciak egin dituzte golak.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Realaren emakumezkoen taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Zubietan Fundacion Cajasol San Juan taldearen aurka. 2 eta 0 irabazi dute txuri urdinek eta jarraian irabazten duten hirugarren partida da.
Garaipenarekin postu bat igo dira sailkapen nagusian eta zazpigarren tokian kokatu dira. Kopa jokatzeko helburua eskura daukate donostiarrek.