Athleticen eta Realaren garaipenak
Zuri-gorriek 7 eta 0 irabazi dute Transportes Alcaine taldearen kontra Lezaman. Realak 0 eta 4 irabazi du Sevillan.
NAIZ.INFO
BILBO
Athleticek hiru puntuak lortu ditu Transportes Alcaine taldearen aurka Lezaman jokatu duen norgehiagokan. Zuri-gorriak jaun eta jabe izan dira partida osoan zehar eta 7 eta 0 irabazi dute.
Realak ere garaipena lortu dute Emakumezkoen Ligaren Lehen Mailan. Txuri-urdinek 0 eta 4 irabazi dute Sevillan eta bolada onean jarraitzen dute.