Bilbao Basketek irabazi du Gipuzkoa Basketen kontra Miribillan jokatutako derbia
78-68 gailendu dira bilbotarrak euskal derbian. Etxeko taldea partida hasieratik aurretik joan da markagailuan.
NAIZ.INFO
BILBO
Bilbao Basketek irabazi du Gipuzkoa Basketen kontrako euskal derbia Bilbao Arenan (78-68). Etxekoak beti egon dira aurretik neurketan eta, une batzuetan, 20 puntuko aldea izatera iritsi dira.
Garaipenarekin etxekoek, Gipuzkoa Basket atzean utzi dute sailkapenean eta play off-etako postuak gertuago dituzte orain.