Athleticek irabazi egin du eta Realak berdindu
Zuri-gorriek 3 eta 2 irabazi dute Lezaman Levante taldearen kontra. Realak aldiz, 0 eta 0 berdindu du Valentziaren zelaian.
NAIZ.INFO
BILBO
Athleticek irbazi egin du Levanteren kontra (3-2) ta Emakumezkoen Lehen Mailako sailkapenaren bigarren postuan kokatuta jarraitzen du. Lehen tokian dagoen Bartzelonak 10 puntuko aldea dauka, baina zuri-gorriek atzetik dauden taldeekiko zazpi puntuko aldea daukate.
Realak berriz, Kopa jkatzeko postuetan jarraitzen du Valentziaren zelaian berdinketa garrantzitsua lortu ondoren.
Txuri-urdinek puntu ona eskuratu dute sailkapeneko goi aldean kokatzen den aurkari indartsu baten kontra. Azkenengo zazpi partidetan ez dute porrotik jaso eta azken bost neurketetan atea hutsean mantendu dute.