Eibarrek Bigarren Mailako lidertza galdu du Zaragozan
Gipuzkoarrek 1 eta 0 galdu dute La Romaredan. Lehen zatian nagusi izan dira eta gol bat egitea ere lortu dute, baina epaileak legez kanpo utzi du.
NAIZ.INFO
ZARAGOZA
Hainbat jardunaldiz Bigarren Mailako lehen postuan izan ondoren, Eibarrek partida eta lidertza galdu ditu Zaragozan. Armaginak ondo aritu dira lehen zatian, aurkaria gainditu dute eta aukera garbienak izan dituzte.
Baina nahiz eta gol bat egn, epaileak legez kanpo utzi du. Bigarren zatian Zaragozak gola egitea lortu du eta Eibarrek ezin izan du partida berdindu.