Irujok buruz buruko finala jokatuko du (22-16)
Iberoko aurrelariak 22 eta 16 irabazi du Mikel Urrutikoetxearen kontra Bilboko Miribilla frontoian jokatu den buruz buruko txapelketako lehen finalerdian.
NAIZ.INFO
BILBO
Irujok gogor lan egin behar izan du Mikel Urrutikoetxea gainditzeko, baina azkenean buruz buruko finala jokatzeko sailkatu da (22-16).
Partida hasieratik aurretik jarri da Iberoko aurrelaria. Hala ere, Urrutikoetxeak ez dio alde egiten utzi eta hainbat aldiz gerturatu zaio markagailuan. Ezkerreko eskua minduta izan arren, Irujok sufritzen jakin izan du. Urrutikoetxea oso ondo aritu da, baina esperientziak Iberokoaren alde egin du.
Buruz buruko finala jokatzeko beste pilotaria Retegi eta Idoateren arteko finalerditik aterako da.