INFO

Kazetariek ere bat egin dute eraso sexisten aurkako kanpainarekin

Hamalau komunikabidek bat egin dute aurtengo sanferminetan eraso sexistarik izan ez dadin Udalak abian jarri duen kanpainarekin.

Kanpainarekin bate egin duten komunikabideetako kazetariak. (NAIZ)

Hamalau komunikabidek –tartean GARAk– bat egin dute Iruñeko Udalak aurtengo sanferminetan eraso sexistarik izan ez dadin abian jarri duen kanpainarekin eta 25 kazetarik argazkia atera dute babes hori irudikatzeko.

Modu horretan, indarkeria sexistari ezezkoa adierazi eta bazterketarik gabeko sanfermin batzuen aldeko jarrera adierazi nahi izan dute. Kanpainaren ikurra sexu erasoei ezezkoa adierazten dien esku bat da eta argazkian kazetariak ere keinu hori egiten ageri dira.