Napoli izango da Athleticen aurkaria Txapeldunen Ligako atarikoan
Athleticek Rafa Benitez entrenatzaile espainiarraren Napoli talde italiarraren aurkako kanporaketa gainditu beharko du Txapeldunen Ligako multzoen fasera igaro nahi badu, Nyon hiri suitzarrean egindako zozketaren arabera.
NAIZ
BILBO
Joaneko partida abuztuaren 20an jokatuko da, Napoliko San Paolo estadioan, eta itzulerakoa, aldiz, San Mamesen izango da, abuztuaren 27an.
Ildo honetan, bazkideek ez dutela sarrerarik ordaindu beharko adierazi du talde zurigorriak bere webgunean argitaratutako oharrean.
Gainontzeko kanporaketak hurrengo hauek dira: Besiktas-Arsenal; Standard Liege-Zenit; Copenhague-Bayer Leverkusen; Lille-Oporto; Aalborg-Apoel; Maribor-Celtic; Salzburgo-Malmoe; Steaua-Ludogorets; eta Slovan Bratislava-Bate.