Hondarribiak irabazi du Ibaizabalgo uretan
Hondarribiak zortzi puntuko aldea dauka San Miguel ligako sailkapen nagusian bi estropada falta direnean. Urdaibai izan da bigarrena Bilboko erlojupekoan, Orio hirugarrena eta Astillero laugarrena.
NAIZ
Hondarribiak irabazi du Ibaizabalgo uretan ospatu den erlojupekoa eta San Miguel liga irabazeko hautagai nagusia izaten jarraitzen du. Bi bandera falta direnean, zortzi puntuko aldea dauka Oriorekiko.
Bigarren postuan sailkatu den Urdaibairentzat berriz bukatu da liga. Sailkapen nagusiko lehen zortzirenak bakarrik lehiatuko dira geratzen diren bi estropadetan. San Pedro, Astillero eta maila galdu duen Pedreña ere ez dira arituko.
Hala ere, denboraldia ez da oraindik bukatu arraunlarientzat ostegunean Kontxarak sailkatze estropadak izango baitira.