Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian irailean
Guztira 215.743 lagun zegoen lanik gabe pasa den hilabetean. Araban eta Gipuzkoan, nolanahi ere, langabe kopuruak behera egin du.
naiz
madril
215.743 lagun lanik gabe zeuden irailean Hego Euskal Herrian, Lan Ministerio espainolak emandako azken datuen arabera.
Igoerarik handiena Bizkaian jazo da, 653 langabe gehiagorekin. Guztira 95.111 langabe zegoen irailean.
Gipuzkoan eta Araban, ordea, zifrek behera egin dute. Gipuzkoan, oso gutxi bada ere, bost lagun gutxiago dago lanik gabe eta, Araban, 299.
Nafarroan ere gora egin du langabeziak. Hemen ere estatistikak oso gutxi igo dira, %0,01.
EAEn 169.537 langabetu zegoen irailean eta Nafarroan, 46.206.
Estatu mailan, langabeziak gora egin du berriro: 4.447.650 langabe dagoela adierazten dute azken datuek.