Athleticen garaipena eta Realaren porrota
Zuri-gorriel 0 eta 8 irabazi dute Sevillan. Realak berriz, 1 eta 3 galdu du Zubietan Oviedoren kontra partidako azken bi minutuetan bi gol jaso ondoren.
NAIZ
Lau jardunalditan lau garaipen lortu ditu Athleticek. Realak ostera, partida guztiak galdu ditu eta punturik eskuratu gabe jarraitzen du.
Athletic sailkapeneko lehen postuan kokatu da Valentziarekin batera, Sevillan 0 eta 8 irabazi ondoren. Reala sailkapenaren zuloan geratu da Sant Gabriel eta Sevillarekin berdinduta.