Bilbao Basket eta Laboral Kutxaren garaipenak
Gipuzkoa Basket ezustekoa ematekotan egon da Gran Canariaren kontra baina galdu egin du azken unean (71-70). Baskoniak berriz, irabazi egin du Teneriferen aurka (84-74) eta Bilbao Basket-ek Estudiantes mendean hartu du (64-63).
NAIZ
Laboral Kutxak ACB ligako laugarren garaipena eskuratu du, Iberostar Tenerife taldearen aurka (84-74). Arabarrek Kopa jokatzeko lehian jarraitzeko prest daudela erakutsi dute garaipenarekin.
Bilbao Basket taldeak berriz, asko sufritu du denboraldiko zazpigarren garaipena eskuratzeko Estudiantesen kontra (64-63).
Azkenik, Gipuzkoa Basketek 71-70 galdu du egin du Kanaria Handia Herbalife taldearen kontra. Gipuzkoarrek ezin izan dute denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu Las Palmasen nahiz eta horretarako jokoa egin.