Korrikak Durangoko Azoka omendu du, igande hotz eta jendetsuan
Mende erdiko ibilbidea beteko du Durangoko Azokak 2015ean. Horregatik eta auzolanean eta elkarlanean egindako lorpenengatik martxoaren 19tik 29ra egingo den Korrikak Durangoko Azoka omendu nahi izan du.
NAIZ
Korrika-ko arduradunek Durangoko Azokari eskaini nahi izan dioten ekitaldiaren bukatu da igande arratsaldea. Hotza izan da nagusi egun osoan zehar eta, hala ere, jende andana gerturatu da Landako gunera.
Asier Amondo Korrika arduradunak eta Durangoko Azokako zortzi guneetako ordezkariak parte hartzekoak ziren egunari amaiera emateko ekitaldian eta Korrika 19rako egindako “Gu euskahaldunak gara” dokumentala ikusteko aukera izan da.