Azkorriko hondartzan aurkitutako obusa zartarazi du Ertzaintzak
Zegoen lekutik atera ezin zutenez, atzo Azkorriko hondartzan (Getxo, Bizkaia) aurkitu zuten obusa zartarazi egin dute Ertzaintzaren artezilariek.
NAIZ
BILBO
Lakuako Segurtasun Saileko iturriek Eferi adierazi diotenez, goizeko 9.00ak aldera artezilariek obusaren leherketa kontrolatua egin dute.
Lehergailua zartarazita, hondartza berriz ireki dute.
Hondartzatik paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu zuen 50 zentimetroko luzera zuen obusa, eta ertzainek itxi egin zuten ingurua.