Kamioi gidari bat hil da AP-8 autobidean, Astigarragan
Garraiolari bat hil da arratsaldeko lehen orduan AP-8 autobidean, Astigarraga parean, gertatu den istripuan.
NAIZ
DONOSTIA
Istripua 14.00etan gertatu da AP-8 autobidean, 18. kilometroan, Astigarragako tunela pasata, Bilborako norabidean. Bi kamioik talka egin dute eta, ondorioz, gidarietako bat hil egin da, Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez. Beste bi pertsona zauritu dira eta Donostia Ospitalera eraman dituzte.
Autobidearen bi erreiak itxita geratu dira eta auto ilara luzeak sortu dira.