Athleticek irabazi egin du Bartzelonaren aurka (1-0)
94. minutuan egin du garaipenaren gola Erika Vazquezek. Zuri-gorriek liderra menderatzea lortu dute Lezaman.
NAIZ
Athleticek Bartzelona gainditu du Lezaman. 1 eta 0 irabazi dute zuri-gorriek Erika Vazquezek 94. minutuan egindako golari esker.
Athleticek garaipena lortu arren, Bartzelonak lider jarraituko du sailkapen nagusian.