Ezkurdia eta Jaunarena final zortzirenetan izango dira
Ezkurdiak 22 eta 6 irabazi du Iker Arretxeren kontra Oionen. Jaunarenak berriz, Artola gainditu du 22 eta 7 Legazpin.
NAIZ
Ezkurdiak eta Jaunarenak aurrera egin dute buruz buruko txapelketan beren partidak nagusitasun osoz irabazi ostean.
Ezkurdiak Arretxe gainditu du Oionen (22-6). Pilotalekuko zorua oso irristakorra egon da eta Ezkurdia hobeago moldatu da. Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du final zortzirenetan.
Bestalde, Jaunarena nagusi izan da Artolaren kontra Legazpin jokatutako partidan (22-7). Final zortzirenetan Beroizen kontra neurtuko ditu indarrak.
Jardunaldiko beste bi partidak Xala-Rezusta eta ZUbieta-Altuna III izango dira.