Radio Euskadiko langileen %75ek bat egin du greba egunarekin
Radio Euskadin kaleratzeen aurka gaurko deituta zegoen grebak %75eko jarraipena izan du, ESK sindikatuaren arabera. Hilaren 30erako beste lanuzte bat deitu dute.
NAIZ
BILBO
ESK sindikatuak emandako datuen arabera, Radio Euskadiko langileen %75ek bat egin dute gaurko deitu duten grebarekin. Kaleratzeen aurka protesta egiteko egin dute lanuztea eta hilaren 30erako beste bat deitu dute.
Egunaren lehen orduetan gutxieneko zerbitzuek aurreikusitako albistegiak emititu dituzte eta lanuztearekin bat egin ez duten hainbat langileek prestatutako boletinak. Gainontzeko orduetan musika jarri dute.